Durangon euskara eta dantza debekatu zituztenekoa

Duela 80 urte, 1937ko maiatzaren 20an, debekatu zuten lehen aldiz euskaraz berba egitea autoritate faxistek. Donostian eman zuten lehen agindu hura, Bilbora sartu baino hilabete lehenago. Efemeride horren harira, Bizkaiko gobernadore militarrak Durangon euskara eta dantza debekatzeko idatzi zuen agindu baten inguruko artikulua argitaratu du asteon Mugalari.info atariak, eta Dantzan.eus webguneak euskarara ekarri du albistea.

Hemen duzue Durangon, 1938ko martxoaren 30ean,  idatzi zen agindua:

Durangoko udal artxiboko dokumentua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*