Euskara ulertzen dutenen mapa

Bilboko taberna batera sartu eta zalantza: “euskaraz egiten badiot ulertuko dit?” Iruñeko gozotegi hartan ere gauza bera galdetu zenion zure buruari, eta Gasteiztik irteteko galduta ibili zinen hartan, ez zenuen jakin gurutzatzen zenituen gazteei euskaraz ala gaztelaniaz galdetu. Bada, aukerak badaude. ‘Argia’ astekariak asteon mapa hau kaleratu du, eta bertan herrika euskaraz ulertuak izateko probabilitateak zeintzuk diren ikus dezakegu:

‘Argia’ astekariak argitaratutako mapa

Donostiako Egia auzoan egindako erronka/esperimentu baten ostetik, Euskal Herrian hainbat herritan egin dute euskaraz 24 orduz bizitzeko erronka. Gakoetako bat izan da euskaraz berba egiteko gai ez baina ulertu egiten duten pertsonak prest agertu direla elkarrizketa elebidunak edukitzeko; hitz egitera animatu ez arren, euskaldunei euskaraz entzuteko.

Aukerak badaude. Uste baino gehiago, askotan. Aprobetxatzea eta lotsak kentzea izango da kontua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude