“A EFECTOS DE… ” eta helburuzko esaldiak (5 minutuko ikastaroa)

Administrazioan sarri erabiltzen dira helburuzko esaldiak, eta gaztelaniaz honako testu antolatzaileak erabili ohi ditugu: a efectos de, al objeto de, con el objetivo de, con vistas a… Gaurko ikastaroan esaldi horiek euskaraz modu natural eta jatorrean zelan idatzi azalduko dugu.

 

Askotan esaldi hauek formula honekin idatz ditzakegu:

X erabaki da Y egiteko / Z gertatu dadin


  • A EFECTOS DE -> * …-REN ONDORIOETARAKO

Se han realizado diversos actos a efectos de promover el turismo en Durango

  • Jarduera batzuk egin dira Durangon turismoa bultzatzearen ondorioetarako
  • Jarduera batzuk egin dira Durangon turismoa bultzatzeko / bultzatu guran/ bultzatzeko asmoz / bultzatzeari begira…

 

  • CON EL OBJETIVO DE… -> * –REN HELBURUAREKIN

El ayuntamiento convocará varios foros con el objetivo de conocer las opiniones de las ciudadanas y ciudadanos

  • Udalak zenbait foro antolatuko ditu, herritarren iritziak ezagutzeko helburuarekin
  • Udalak zenbait foro antolatuko ditu, herritarren iritziak ezagutzeko

 

  • CON LA VOLUNTAD DE… -> * –REN BORONDATEAREKIN

    Han creado el protocolo de actuación con la voluntad de aunar esfuerzos en la lucha contra la violencia machista.

  • Ekintza protokoloa sortu dute, indarkeria matxistaren kontrako borrokan indarrak batzearen borondatearekin
  • Ekintza protokoloa sortu dute, indarkeria matxistaren aurkako borrokan indarrak batzeko / bat egiteko

 

  • EN ORDEN A…

Los partidos presentaron sus propuestas en orden a su aprobación por el Pleno municipal.

  • Alderdiek euren proposamenak aurkeztu zituzten, Udalbatzak onartzeko.

 

  • LEGEEKIN: EN APLICACIÓN DE… / EN CUMPLIMIENTO DE…

En aplicación de lo dispuesto en la ordenanza municipal de basuras…

  • Zaborren udal ordenantzan ezarritakoa betetzeko…

En cumplimento de los artículos 9 y 10 de la Ley 30/1992…

  • 30/1992 Legeko 9. eta 10. artikuluak betetzeko…

 

  • PARA CONOCIMIENTO DE…

El edicto permanecerá durante quince días en el tablón de anuncios para conocimiento de los interesados.

  • Ediktua hamar egunez egongo da iragarki-oholean, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

 

  • PARA SU POSTERIOR…

La publicación se preparó para su posterior presentación a los medios de comunicación.

  • Argitalpena prestatu zen, gero komunikabideei aurkezteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude