Urte berria, asmo berriak, eta euskararen aldeko konpromiso txikiak

Badoa 2016a. Urte berria hasten denean ziklo berri bat hasten gabiltzanaren sentsazioa izaten dugu; apur bat gelditu, eta urte berrian egin gura ditugun gauzei buruz pentsatu ohi dugu. Asmo berri on, bada, guztioi!

Euskararekin lotuta, hamaika asmo berri edo konpromiso egon daitezke, bakoitzak bereak izango ditu. Bada, Arabako Aiaraldea eskualdean konpromisoei lotutako ideia eder bat izan dute. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskararen Egunaren bueltan, konpromiso txikiak hartzeko deia egin zien herritarrei, eta horretan laguntzeko, konpromisoen “ideiategia” sortu zuen; balizko konpromiso txikiak batu zituzten zerrenda horretan.

Umeek, gazteek, gurasoek, ia euskaldunek, instituzioek, merkatariek, elkarteek… Bakoitzak bere esparrutik konpromiso txikiak har ditzake.

Bai, txikiak. Izan ere, metafora hark esaten zuen bezala: “zelan jan daiteke elefante bat? Zatika!”. Erronkak ere, zati txikitan hartu behar izaten dira, apurka-apurka gure asmoak betetzen joateko. Erronka handiak erronka txikitan zatituta, errazago eta pozago gaindituko ditugu.

Asmo berri on, guztioi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude