UDALA
- Durangoko Udala erakundearen izena da, eta biak maiuskulaz idazten dira.
- ‘Udala’ hitza bakarrik doanean, ez da izen propioa, eta minuskulaz idazten da. Adib: “Durangoko eta Abadiñoko udalek akordioa sinatu dute”
- Udala eta udaletxea ez dira gauza bera: udala erakundea da, eta udaletxea, eraikina
KARGUAK / LANPOSTUAK
Minuskulaz: zinegotzia, teknikaria, zuzendaria, alkate andrea, alkateordea, idazkaria…
SAILAK
Berdintasun saila ala Berdintasun Saila? Biak onartzen ditu Euskaltzaindiak.
Sailei buruz orokorrean berba egiten dugunean, minuskulaz: “Hainbat sailetako arduradunak deitu dituzte batzar horretara”
‘ADMINISTRAZIOA’ hitza
Botere-antolamendu baten edo haren mendeko zerbitzu publikoak adierazteko termino generikoa da. Bakarrik doanean, maiuskulaz idazten da.
Adib: “Erabaki hori Administrazioak hartu behar du”
“Bai, Administrazioan lan egiten du, baina ez da funtzionarioa”
DEKRETUAK ETA LEGEAK
Izen propioa direnean, maiuskularekin: 3/2011 Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena
Bestelakoetan, minuskularekin: Diru-laguntza eman diogu elkarteari, dekretu bidez.
ZUZENKETETATIK HARTUTAKO BERBA BATZUK
Informea= txostena
Indikadorea= adierazlea
Diru-partida= diru-atala
Ingreso= diru-sarrera
Diru-laguntzak (gidoiarekin idazten da)
Talde durangarra=> Durangoko taldea (-ar atzizkia pertsonekin erabiltzen da)
San Fausto jaiak= sanfaustoak elkarrekin idazten denean, minuskulaz idazten da, sanferminen moduan. San Fauso jaiak eta sanfaustoak.