Ikasleak eusle: euskararen erabilera indartzeko esperimentua Eibarren

Eibarko San Andres ikastetxea-eusleak

Eibarko San Andres ikastetxeko ikasleak, ikasturte amaierako jaialdian (Argazkia: Etakitto.eus)

“Mikel, euskaraz!!!” “Ane, zer zabiltza erdara hutsean!” Irakasle askoren ardura da: eskoletan irakasgaiak euskara hutsean eman arren, ikasleek euren artean gaztelaniaz egiteko joera handia izaten dute, eta jolasorduan, sarri, gaztelania izaten da nagusi. Egoera horri buelta eman, eta ikastetxe barruan euskaraz berba egiteko aukerak sortzeko, Eusleen metodologia jarri dute martxan Eibarko San Andres ikastetxean. Funtzionatu du. Izan ere, ikasleek misio moduan hartu dute elkarrizketetan euskara mantentzea, eta emaitzak ere ikusi dituzte.

san-andres1Udaletxe barruan egin izan dira erabilera sustatzeko antzeko probak, azkena udaberri honetan bertan. Eibarko ikasle hauen kasuan, hogei ikasleko geletan bost ikaslek hartzen izan dute astero elkarrizketetan euskarari eusteko ardura. LHko 3.mailatik 6.mailarako ikasle guztiek parte hartu dute egitasmoan, eta esperimentu moduan planteatu diete irakasleek. Euskararen erabilera neurtu, eta eusleek beste ikaskideengan zelako eragina duten ikusi ahal izan dute grafikoen bidez.

Emaitza onak izan dituzte, eta datorren ikasturtean ere ekingo diote eusleen dinamikari. Ikasleak konturatu dira euskaraz zenbat eta hitz gehiago egin, besteek ere gehiago egiten dutela, eta ohorea izaten da eurentzat eusle izatea. Eibarko Etakitto aldizkarian ikasturte amaierako jaialdiaren berri eman dute. Festa egiteaz gain, datorren ikasturtean eusle berri izango diren 2.mailako ikasleei ekimenaren berri emateko aprobetxatu dute jaialdia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude