Zer nahiago duzu, mediku ona ala euskalduna?

EHUn Medikuntza amaitu berri duten ikasleek karreran euskara zer egoeratan dagoen salatu dute graduazio ekitaldiko diskurtsoan.  Ikasle euskaldunen izenean hitza hartu duen ikasleak gradu guztia euskaraz egiteko dituzten ezintasunak nabarmendu ditu: “Oraindik ere euskaraz matrikulatu eta gaiak gaztelaniaz jasotzen ditugu, azterketa batzuk bi hizkuntzatan erantzun behar izan ditugu, sesioak euskaraz aurkezteko zailtasunak ditugu”

Unibertsitateko arduradunei duten erantzukizuna gogoratu, eta karrera euskalduntzeko lan egiteko eskatu diete: “Guk, hemendik aurrera ere, mediku bezala, euskaraz ikasi, sendatu eta bizitzeko eskubidea defendatzen jarraituko dugu. Mediku on ala euskaldun izatearen dikotomiaren diskurtsoa ezabatzeko ordua da. Ez gara mediku onak ala euskaldunak, mediku on eta euskaldunak baizik”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude