Zelan joan da sei astez euskaraz lan egiteko erronka?

Bulego Teknikoan eta udaletxeko hirugarren solairuan erronka berezi bati heldu zioten apirilaren 11n: sei astez euskaraz lan egiteko aukerak aprobetxatzen ahalegindu dira, lehiaketa formatuan planteatutako ekimenean. Bigarren pisukoak hiru taldetan eta hirugarren pisukoak beste hiru taldetan, astero lankideek egindako jarduna baloratu behar izan dute, eta euskaraz lan egiteko ahaleginak saritzen ere ibili dira. Lehiaketa amaitzerakoan, bideoan jaso ditugu erronkako bizipenak. Ondorio nagusia? Lankideen arteko hizkuntza ohiturak apurka-apurka aldatu daitezkeela argi dago, eta giro umoretsuan egiten bada, askoz hobe! Euskaraz lan egin ahal izateko erronka ugari daude oraindik gainditzeko, eta ekingo diegu horiei ere!

 

1 thought on “Zelan joan da sei astez euskaraz lan egiteko erronka?

  1. Goiatz

    Biba zuek! Hizkuntza-ohiturak aldatzea ez da batere erraza, baina gero eta hobeto egiten duzue. Zorionak guztioi!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude