Abenduaren 3an, bazkaria!!!

Kaixo, lagun:

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, bazkaritxo bat antolatu dugu, euskararen aitzakian, elkar gaitezen.

Erretentxuko txokoan bilduko gara (eskerrik asko, Ivan eta Aitor, zuen prestutasunagatik), eta menu xume bezain gustagarria izango dugu dastagai: hizka-mizkak, entsalada, oilaskoa eta postrea (Udaleko gozogile fin eta ausartenek etxetik ekarritakoa).

Bazkalosterako sorpresatxo bat prestatu dugu, giroa berotzeko, eta iluntzean, Goienkalean izango den poteo musikatura batuko gara. Zer deritzozu? Plan ezin hobea, ezta? Izena eman nahi baduzu, idatzi nire helbide elektronikora (getxeita@durango-udala.net).

Animatu, eta parte hartu!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude