Hieroglifikoa

Twitterren hieroglifiko bat aurkitu dugu. Hona hemen itzultzaile automatikoaren ajeak agerian uzten dituen perla:

kartela eusUlertu duzue? Bai? Orduan, kode sekretuak dezifratzeko abilezia ikaragarria duzue…

Nire moduan aho bete hortz geldi zarenontzat, hona hemen gaztelaniazko “ordaina”:

kartela osorikArgi dago: momentuz, behintzat, itzultzaile automatikoak ez digu lanik kenduko hezur-haragizko itzultzaileei.

Asteburu on!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude