Durango EUSKAHALDUN!

Etorri bezain laster alde egin zuen 19. Korrikak. Hainbeste prestaketaren ostean, ziztu bizian pasatu zen, ia konturatu gabe. Hala ere, astelehenekoak irudi politak utzi zizkigun. Hona hemen batzuk (karpeta komunean daude denak):

Soka bota nuenean animatu zineten motibatuok, errifak saldu eta erosi dituzuenok, zeuen burua lekukoa eramatera “aurkeztu” duzuenok, bozkatzen ibili zaretenok, astelehenean bertan agertu zinetenok, argazkilari aritu zinetenok, korrika egin zenutenok, lekukoa eraman zenutenok…  Denok lagundu duzue, eta guztion pausoei esker lortu dugu Korrika egitea! Beraz, ESKERRIK ASKO! Ea bi urte barru errepikatzen den, itzela izan da-eta!

2015-03-23_14-39-34_korrika13

Ahaztu orduko, azken kontutxo bat: Eliren eta Anderren arteko apustua Anderrek irabazi zuen, gure notarioak (Fernanek) dioenez, Korrika 14:37an sartu zelako Durangoko mugan; alegia, 27 minutu berandu. Zorionak, Ander! Eli, badakizu, bexamel-saltsa nahikoa sortu duzue, eta orain pastela ekarri behar… KAR KAR KAR!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude